jueves, 14 de marzo de 2013

Korrika badator!!

Ostiral honetan bisita eginen digu Korrika 18k. Antsoaindik etorri eta gure auzoa zeharkatuko du, ondoren Burlatarantz joateko. Korrika 18ri ongi etorria emateko, 13:30ean dugu zita Atarrabia Etorbidean, Zazu taberna eta Esklaben ikastetxearen artean. Informazio gehiago (ibilbidea, kilometroak, lekukoa nork eraman,...) kartelean duzue.

Honekin batera, deialdi bat egin nahi diogu auzoari Txantrea apaintzeko. Horretarako, 
goizeko 9etan geratu gara Kaskalluetan Elkartean lanak zerrendatzeko eta gure artean banatzeko. Goiz osoan barna kartelak, pankartak eta banderinak jartzen ibiliko gara, Korrikari ongi etorri ponpoxoa emateko. Ahal duena bertaratu dadila!!

LAGUNDU MEZU HAU ETA KARTELA ZUEN KONTAKTUEN ARTEAN ZABALTZEN!

Mila esker eta egin kilometro asko euskararen alde!
Txantreako Korrika Batzordea


No hay comentarios:

Publicar un comentario