lunes, 1 de julio de 2013

Comunicado de Txantreako Herri Harresia


Josu Esparza Txantreako bizilaguna espetxeratua izateko arriskuan
Pasa den astezkenean Txantreako Herri Harresiaren lehen harria jarri zen auzoan burututako lehenengo asanbladarekin. 100 lagun inguru elkartu ginen, orain guztion artean harri gehiago gehitu behar ditugu, jarri zure harria.
Josu Esparza Txantreako bizilaguna edozein unean atxilotua eta espetxeratua izan daiteke 2009. urteko korrikan izan ziren gertaera batzuengatik.
Zehazki urtebeteko espetxe zigorra jaso du terrorismoaren goraipatzea leporatuta, urte hartako Korrikan, Iruñeko espetxean igarotzean, prebentiboki (epaitu gabe, eta beraz errugabe kontrakoa adierazten den arte) espetxeratuta zeuden pertsonen argazkiak erakusteagatik eta kilometro hortara deialdia “estatuen errepresioak eragin duen Euskal presoei elkartasuna adierazteko” zelako.
Bi gertaera hauek nahikoak dira Audientzia Nazionalarentzat eta Epaitegi Gorenarentzat ziurtatzeko horrekin pertsona hauen ihardueraren goraipatzea bilatzen zela, eta ez haien eta beraien familien eskubideak errespetatzea dispertsioarekin amaitu behar dela exijituz, Josuk epaiketan azaldu zuen moduan.
Orain, Josu aita izateko egun gutxi falta direlarik auzolagun honek espetxean sartu beharko du zigorra betetzeko.
Txantreatik ezin dugu onartu bere iharduera politikoagatik, preso eta senideen eskubideak defendatzeagatik auzolagun gehiago espetxeratzea. Bada garaia espetxeak hustutzeko, eta ez betetzeko. Bada garaia konponbideak bilatzeko, ez arazoak mantentzeko.
Horregatik  deia luzatzen diogu auzoari denon artean herri harresi sendo bat antolatzeko, bizilagun hau espetxeratua izan ez dadin. Zu zara herri harresia. Denok gara herri harresia.
Hurrengo deialdia auzoan:
ASANBLADA IREKIA
Uztailak 1, astelehena, 18:30etan Auzotegin




No hay comentarios:

Publicar un comentario