miércoles, 10 de febrero de 2016

HIZKUNTZA AKTIBISMORAKO TAILERRA


Ikasturte hasieran iragarri moduan, norbanakoen hizkuntza praktikan eragin eta erdarekiko sumisio jarrerak gainditzeko baliabideak eskaini nahi ditu aurten Euskal Herrian Euskarazen "Desapiyua!" dinamikak. Euskaraz bizitzeko beharrezkoak diren aldaketak eragiten jarraitu nahi du eragile euskaltzaleak, baina horretarako, euskaldunon kontzientzia indartu eta oinarri sendo bat eraikitzea beharrezkoa dela iritzi du. Hartara, Hizkuntza Aktibismorako tailerra eskainiko du otsailaren 12 eta 13an, eta TELP ikastaroaren sortzailea den Gemma Sangines izango da saioaren gidaria. Izena emateko aukera zabalik da, Auzotegin edo honako helbidera idatziz: txantrea@euskalherrianeuskaraz.org. Ikastaroa eta larunbateko saioaren ondoren eginen duten bazkaria 10€ren truke izanen da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario