viernes, 25 de mayo de 2012

Txantreako Gazte Topaketak ospatuko dira 25, 26 eta 27an

Auzoan gazteek dituzten behar eta gabeziak identifikatu eta hauei erantzuna emateko asmoz jaio da egitasmo berri hau. 

Diagnostikoarekin hasi zen guztia. 360 inkesta egin zituzten Gazte Mugimenduko kideek auzoko gazteen premiak ezagutzeko: aisialdi ereduak, lana, harremanak, euskara eta auzoan ikusten dituzten beharrak jakiteko. Horren osten 50 koadrilei elkarrizketak egin eta Auzoko Diagnostikoa osatu dute. Argi geratu da bertan: auzoko gazteek eredu berri bat behar dute. Antolatzeko beste era bat eta parte-hartzeko aukera zabalago bat. Gazteen nahiei erantzu-teko Gazte Topaketak antolatuko dira maiatzaren 25, 26 eta 27an. 

Sistemak zonbi bihurtuko ez dituen gazteak 

Ezagutzeko, eztabaida-tzeko, sistema kolokan jartzeko, harreman eredu berriak sortzeko, gozatzeko, gabeziak identifikatu eta erantzuna emateko eta askoz gehiagorako ere eginen dituzte topaketak. Sistemak zonbi bihurtu nahi gaituela esan dute Diagnostikoa egin duten gazteek. Hori izan da kanpaina burutzeko hautatutako sinboloa: zonbiak, «Sistema kapitalista patriarkal honek gazte pasibo eta bizigabeak nahi ditu. Eredu kontsumistan bizitzen diren gazteak, harreman hierarkiakoak eraikiko dituzten gazteak, genero rolekin mugatuta egonen diren gazteak, baldintza prekariotan biziko direnak. Zonbiak izatea nahi dute eta haiek sorturiko jendartean bizirauten behartzea, baina ez gaude prest». Hil zorian dauden gazteak izateari utziko diotela adierazi dute, baita auzoa biziberrituko dutela. «Auzoa gazte guztion neurrira eraiki nahi dugu, auzoari bizitza emanez, zonbiak izateari utziz. 
Horregatik prestatu ditugu topaketak, inposatu diguten bizi eredu honen pean kikilduko ez garela argi uzteko. Altxatuko gara, era berri batean, antolakuntza forma berriekin». 

Txantreako Gazte Topaketak

No hay comentarios:

Publicar un comentario