2013ko martxoaren 14an Andoainen, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, martxoaren 24an Baionara heldu arte.
ETA TXANTREAN
Martxoaren 15ean auzora ailegatuko da 14:00ak baino lehenago. Arrotxapea eta Antsoaindik etorriko da eta Txantrean Atarrabia etorbidea, San Kristobal kalea, Etxarri Aranatz kalea eta Ezkaba kaletik Burlatarantz segituko du.
Programazioa
• Martxoak 15, ostiralarekin, 13:30ean: KORRIKA 18 gure auzoan!! Atarrabia Etorbidean, Txantreako sarreran, Zazu Tabernaren eta Ferreteria Martinezen artean.
• Martxoak 17, igandearekin, 17:30ean: Haurrendako filma, Euskaldunon Biltokin.
• Martxoaren 18tik aurrera: Korrikari buruzko Kultur-Astea Eunate ikastetxean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario