miércoles, 13 de marzo de 2013

Toño Muro, Balerdi Balerdi taldeko partaidea


“Estilo ezberdinak gustokoak ditugu, eta horiek kanta bakoitzaren zerbitzu pean erabiltzen saiatzen gara”

            Hamar kantek osatzen dute “Hegoko lautadaren ertzetik” CDa, Balerdi Balerdi taldeko laugarren lan luzca; aurrekoa duela hamabost urte argitaratu zuten, 1997an. Auto-ekoizpen hau 2012. udan zehar Musikorta estudioan (Bizkaia) grabatu zuten, eta urrian argitaratu ondoren, hiruzpalau hilabete daramatzate hara ta hona, zuzeneko emanaldietan aurkezten.

            -Nola gertatu da Balerdi Balerdiren itzulera?
           
            -Taldea ia hamar urtez utzita genuen. Noizean behin elkartzen ginen zeozertarako, bereziki Tocamas-en (nire talde zaharretariko bat) kantak grabatu genituenean, CD bihurtutako maketa batean. Zararekin eta Marinorekin talde honen kantak eta beste batzuenak (Fuletamol, Motos eta Fiebre), guztiak gaztelaniaz zeudenak, hartu genituen, eta euskarazko Balerdi Balerdi-ren batzuekin batera osatu genuen errepertoriotxoa. 

Irakurri gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario