jueves, 2 de febrero de 2012

ATE IREKI EGUNA ETXEPAREN

Dakizuenez, Haur eta Lehen Hezkuntza publikoan  izena emateko epea otsailaren 6tik 13ra bitartean luzatuko da, nahiz eta ondoren irailan beste ez ohiko epea berriz egoten den.

2 DE FEBRERO. JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS EN EL COLEGIO BERNART ETXEPARE (17 HORAS)

Gure auzoan Haur eta Lehen Hezkuntzako D ereduko ikastetxe bakarra dugu: Bernart Etxepare ikastetxe publikoa hain zuzen ere, honezkero, 3.urtea abian duela. Otsailaren 2an arratseko 17:00etan burutuko den bileraz gain, otsailaren 1etik-16ra bitartean auzoko liburutegian Haur Hezkuntzako ikasleek egindako lanen eta lan egiteko moduaren inguruko erakusketa ikusgai izanen duzue; benetan bisitatzekoa!
Era berean, Txantreak badu kalitatzeko euskal hezkuntza publikoan eskaintza osoa; hau da, Egusenti eta Izartegi udalpeko Haur Eskola publikoak 0-3 adin tarterako, Bernart Etxepare I.P-a 3-12 tarterako eta 12-18 etaparako berriz, Eunate institutua.
Honela, auzotik mugitu gabe, gure seme alaben kalitatezko hezkuntza euskalduna eskura dugu, auzoan eta auzorako. Harremanak jaio, garatu eta sendotzen dira heziketa eta euskara bitarteko ditugula. Hauxe izan zitekeen akaso Txantrearen berezko auzo partehartzailea izateko giltzarrietariko bat.
Arestian aipatutakoak segida izan dezan, euskararen aldeko hezkuntza apustua ezinbestekoa da, honela, kateak beti izanen baitu jarraia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario