martes, 16 de octubre de 2012

URRIKO PROGRAMAZIOA BILTOKIN


Urriaren 18an, osteguna, arratseko 8:00etan, “Gazta zati bat” dokumentalaren emanaldia eta hitzaldia Angel Oiarbideren eskutik.
Ikuslea historiaren protagonista bihurtzen duen dokumentala.
Dokumental hau Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimenak aurrera eramandakoa da. Jon Maia bertsolariak zuzendutako lana da.
Gazta Zati Bat dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuko du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du, eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da.
Historiaren “making off”-a da erakusten diguna. Denek ikusten dutena baino gehiago, ikusten ez dena erakutsiko digu: giza faktorea. Eta izen handien liluran erori gabe, herritar xumeengan jartzen ditu fokuak. Iragan gatazkatsua eta iluna atzean utzi eta aurrera begira era positiboan jartzen gaituen istorioa da “Gazta zati bat”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario