viernes, 14 de junio de 2013

Comunicado de Sortu Txantrea





Kontzentrazioa Txantrean 35/02 sumarioa salatzeko
Datorren urriaren 17an abiatuko da Entzutegi Nazional espainiarrean 35/02 sumarioaren epaiketa. Auzi horretan, ezker abertzaleko 40 kide izango dira epaituak, Ezker Abertzalearenbaitan garaturiko lan politikoarengatik. Era berean, 90 herriko taberna eta elkarte inguru daude ere auzibidean, haien artean Txantreako Zurgai herriko taberna.

Epaiketa politiko hau salatzeko eta Zurgai proiektuari elkartasuna adierazteko kontzentrazio bat burutu da gaur ekainak 13 ezkaba plazan, herriko tabernaren ondoan, non 40 bat auzokidek parte hartu dute.

Epaiketa politiko baten atarian gaude berriro ere. Epaiketa honekin, errepresioaren, jazarpen polizialaren eta espetxe politika kriminalaren bidez bilatzen duen helburu berbera dugobernu espainiarrak: Euskal Herrian irekiriko agertoki berria erasotzea; bakea eraikitzeko prozesuari eraso egitea.

Epaiketa abiatzeko Entzutegi Nazionalak aukeratuko data ere ez da kasuala: Aieten buruturiko Nazioarteko Konferentziaren bigarren urteurrenean hasiko da epaiketa. Eta bi urteigarota ezaugarri hauetako makroepaiketarekin eta salbuespen politikoko neurri guztiekin jarraitzeak gauza bat uzten du argi: bakearen etsaiak ez daude blokeo jarrera hutsean;inboluzioaren agenda ipini dute martxan.

Estatuak ez dauka agenda demokratikorik Euskal Herriarentzat. Bakearen beldur delako da bakearen etsaia estatu espainiarra. Beldur izugarria dio Madrilek bake eszenatoki berrihorri, jakin badakielako, herri honi bere geroa erabakitzeko aukera irekitzen zaionean estatu bat eraikitzeko hautua egingo duela herritarren gehiengo zabalak.

Horren jakitun, gatazka betikotu nahi du PPk, indarkeriaren bidez proiektu politiko espainiarra inposatzen jarraitu ahal izateko eta bide batez, ezker independentistari ezinezkoa egiteko bide horretan aurrera egitea.

Hori horrela izanik, euskal herritarrok, bake eta askatasun prozesuaren alde gauden guztiok ere, neurriko erantzuna emango diegu: Herri bezala, arrazoi demokratiko osoz, erabakiakhartuz, aldebakartasunetik.

Herri honek eginda daukalako hautua. Konponbide prozesuari eutsi dio Euskal Herriko gehiengo politiko eta sozialak, nazioarteko komunitatearen eskutik. Bakea eraiki etaaskatasuna eskuratzera doa gure herria.

Izan ere, epaiketa eta jazarpen politikoekin jarraitu ahala, Espainiako estatuaren eta euskal herritarren arteko lubakia zabaltzen eta sakontzen doa. Gero eta argiago geratzen delakoestatu antidemokratiko honetatik alde egin beharra, independentziaren beharra.

Eta bide horretan, ezinbestekoa izango da ere kalera atera eta mobilizatzea, konponbidearen alde indarrak metatzea.

Datozen hilabeteotan herriz herri zein nazio mailan burutuko diren ekimen eta mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Horrela bada, indarrak, konpromisoak etaahaleginak biderkatzeko deia luzatzen dizuegu. Borrokaz egin du gure herriak aurrera eta borroka eta lanaz eskuratuko dugu bakea eta askatasuna.


Sortu Txantrea

No hay comentarios:

Publicar un comentario