martes, 1 de septiembre de 2015

Iker Huitzi, musika eta umorea

Iker Huitzi (foto: Miguel Marín Lizaso)

«Jendeari irifarrak ateratzen saiatzen gara»

Egilea: Edurne Herrera


Demode Quartet taldearen partaidea da. Talde bokalak 2010ean bere lehenengo ikuskizuna aurkeztu zuenetik, musika eta umorezko showa guztiz dibertigarria eskeintzen du Euskalherri osoan zehar. A capella kantatzen dute batez ere, zenbait instrumenturekin lagunduta batzuetan. 
Iker Txantrean jaio zen, Txantrean bizi da, ikasketak Axularren eta Eunaten (tarte bat Paz de Zigandan ere, beti auzora itzultzeko gogoz) egin ditu. 
Hainbat gauza galdetu diogu bere arrakasta profesionalari buruz. Hizketan hasten denean, ez da erraz isiltzen den pertsona horietako bat! 

Iker, zu noiztik musika eta espektakulu munduan? 
Txikitatik hasi nintzen dantzan eta musikan. Kontsebatorioan klasiko moduan, oboe jotzen nuen. Moderno aldetik eskola pribatu batean, Artsaian, irakasleak oso onak ziren, kontsebatorioarekin konparatuz libreago; bestea oso astuna egin zitzaidan, bizitzarik ez nuela iruditzen zitzaidan,7-8 ikasgai eta oboe egunero bi ordu jo behar nuen, institutoaz aparte!. 
Bost urtez Artsaian, gero Bartzelonan, Tuteran, Donostian beste motako kantu eta antzerki kurtsoak egin nituen. 
Esperientzia aldetik, uda batean herrietan jotzen duen orkestra batetik deitu zidaten, horixe izan zen lehenengo aldian kantatzen nuela. Gero, bospasei urtez Equus taldean egon nintzen, musika %100a zuzenean egiten genuen. Hemen hobeto sentitu nintzen. Garai hartan, Gospel koro bat ere sortu genuen... 
Eta antzerkiaren aldetik, Nafarroako Antzerki Eskolan, euskarazko antzerki tailerrak egiten hasi nintzen, gero hiru urteko arte dramatiko formazioa bukatuz. Bertan Joli ezagutu nuen, taldeko beste partaidea. Bera talde bat egiteko musikarien bila zegoen, a capella estiloko laukotea. Eta gaur egun Demode Quartet taldean nabil, dakizuenez... 
Bereziki abeslariak gara. Hala ere, kantatzeaz aparte, umorea (sketch-en bidez), instrumento jotzea edota dantzatzea. Hau dena batuz espektakulu dibertigarria egiten saiatzen gara. Bai euskaraz bai gazteleraz. Denbora behar da, ordu asko, abots soinketa adibidez egunero praktikatu, gero ordu eta erdi baino gehiago abesten gelditu gabe egoteko. 

Zeintzu dira zure ustez taldearen arrakastaren gakoak? 
Ba... nik esango nuke... (hitza aurkitzea kostatzen zaio),… freskotasuna, originaltasuna, ongi pasatzea publikoarekin bilatu nahi genuen, euskal munduan ikusten ez genuen estilo desberdineko taldea osatzea, musika eta umorea, eta abotsekin soilik. Momentuz abesti originalen bertsioak egiten ditugu bainan abesti originalen kreazioetan ere nabil beste artistentzat. Sorpresa moduko gauzak egiten saiatzen gara, bai abestietan bai gure artean bai sketch-etan (hau dena Patxi Barcok zuzenduta); jendeari irifarrak ateratzen saiatzen gara. 


Zenbat ikuzkizun dituzue? 
Bi momentuz, lehena Demode Quartet deitutakoa, taldeari izena eman ziona, eta bigarrena Epa!. Bi ikuskizunek diska dute eta Elkar dendetan eros daitezke. Hirugarrena prestatzen ari gara, momentuz ezin da deus aurreratu... (irriz). 

Kontaiguzu emanaldi polita zuretzat, edo hunkigarria. 
Baditut asko. Oroitzen dut bat Gipuzkoan, Mugaritz Jatetxe dotorean, delikatessen prestatzen duten horietakoa. Koktel bat egiteko deitu ziguten eta bazkari eder bat oparitu ziguten, 21 plater, primeran. Gu sukaldera joan ginen eta abesti bat kantatu genien, 40 sukaldari hor guri begira, oso polita izan zen. 
Beste bat, Anaitasunan «Euskaraz bizi nahi dut» ekitaldian, joan den egunean. Konposaketa berri bat genuen non publikoak ere parte hartzen zuen zenbait momentuetan. Anaitasuna osoa gurekin batera kantatzeak adrenalina pilo bat sortarazten zuen. 
Edo Donostiako Zinemaldiaren galan, 2013an, irekieran eta klausuran parte hartu genuen Kursaalen. Espainiako Telebistan eman zuten. Euskal kulturan gauza berriak egiten ari ginela eta mundura zabaltzen ari ginela sentitu nuen, aukera eman zigutela gure kultura parte bat beste kulturetara azaltzeko. 
Ahaztu gabe 2013an oso une hunkigarria niretzat hemen, Txantrean. Etxeparen, Sortzeneko jaian egon behar ginen bainan azkenean bolo bat izan genuen. Pena. Hori bai, bideoklipa grabatu genuen eskolan. «Haize berritu auzo ta lan» abestiaren moldaketak eta arregloak Joli eta biok egin genituen. Etxeparen nengoela, Axularrekin akordatzen nintzen, haurra nintzela, bizitzaren urte politenak niretzat, bueltatzea bezala izan zen eta gauza asko burura etortzen zitzaizkidan! 

Eta orduan noizko aktuazio bat Txantrean? 
Niregatik orain. Je, je, auskalo, nahi izanez gero gurekin kontaktuan jarri!!! Apuntatu telefonoa eta web orrialdea!!! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario