Eta hauek dira, ordena alfabetikoan, idazleak: Bernardo Atxaga, Kruzi Barrena, Aingeru Epaltza, Fertxu Izquierdo, Miren Agur Meabe, Xabier Mendiguren, Xabier Olarra, Arantza Santesteban, Joseba Sarrionandia, Joxemari Sestorain, Castillo Suarez, Mikel Taberna eta Maite Urkia.
Prologoa eta epilogoa Fernando Reyk eta Mikel Legarrak egin dute, elkartearen izenean.
Begi-bistakoa denez, izen handiko idazleak daude, baina Txantreako idatzi zaleek ere izan dute tokia proiektuan.
Liburua kaleratu ahal izateko, izugarri garrantzitsua izan da zenbaiten parte-hartzea:
- Pamiela argitaletxearena, eta, bereziki, Pello Elzabururena.
- Txantrean Auzolanarena.
- Polo Gartzia gure auzokide marrazkilariarena.
Urriaren 25ean aurkeztu zen liburua auzoan, Biltoki elkartean bertan. Liburuko testu batzuen irakurketa egin zen, Koldo Azkonaren musika lagun. Ekitaldi goxo-goxoa izan zen.
Foto: Josu Santesteban |
Foto: Josu Santesteban |
Foto: D. Mariezkurrena |
Foto: D. Mariezkurrena |
Foto: D. Mariezkurrena |
No hay comentarios:
Publicar un comentario