jueves, 23 de mayo de 2013

ANTZERKI SATIRIKOA AUZOTEGIN



Nafarroan bizi dugun egoera sozial, ekonomiko eta instituzionala benetan larria den arren, hainbat alderdik mantentzen duten posizio politikoa ulertezina da. Inoiz ikusi gabeko itxikeria jarrera mantentzen dute gizartearen aldaketa eskariaren aurrean.
Guzti hori agerian geratu zen iragan osteguneko zentsura mozioaren eztabaidan. Indar batzuk eskura dugun guztiaz baliatu garen arren Yolanda Barcina instituzioetatik bota ahal izateko, beste batzuk hondoa jotzear den eredu bat mantentzean tematuta daude.


Herritarrei sinestarazi nahi diete ez dagoela gauzak egiteko beste eredurik. Murrizketak, ustelkeria, eta joko zikina nafarron berezko ondare direla.
Arrazoi horregatik erabaki dugu "Kaka burutik behera" antzezlana abian jartzea. Bertan, umorearen bidez, ustelkeria, nagikeria eta oinarrizko giza eskubideen okertzearen karikatura bat egiten da; baita aldaketa ereduaren inguruan gogoeta egin ere.
Ikuskizun honek, batetik, eskuineko politikek utzitako gizartearen ispilu izan nahi du eta, bestetik, Nafarroak behar duen aldaketari buruzko gogoetarako espazio dibertigarria. Badakigu nafarroan adostasun zabalak behar ditugula, desberdinen arteko akordioak, eta espero dugu, herriz herri burutuko dugun ikuskizun honen bidez, aldaketaren aldeko aliantza soziala iruten jarraitzea.

Bukatzeko jendea animatu nahi dugu hurrengo ostiralean, maiatzaren 24an, Txantrean burutuko den emanaldian parte hartzera; antzezlana ikusi, barre egin eta elkarrekin hausnartzera.

Maiatzak 24, 19:00 Auzotegi

SARRERAK SALGAI AUZOTEGIN

No hay comentarios:

Publicar un comentario