Ikasturte hasieran iragarri
moduan, norbanakoen hizkuntza praktikan eragin eta erdarekiko sumisio jarrerak
gainditzeko baliabideak eskaini nahi ditu aurten Euskal Herrian Euskarazen
"Desapiyua!" dinamikak. Euskaraz bizitzeko beharrezkoak diren
aldaketak eragiten jarraitu nahi du eragile euskaltzaleak, baina horretarako,
euskaldunon kontzientzia indartu eta oinarri sendo bat eraikitzea beharrezkoa
dela iritzi du. Hartara, Hizkuntza Aktibismorako tailerra eskainiko du otsailaren
12 eta 13an, eta TELP ikastaroaren sortzailea den Gemma Sangines izango da
saioaren gidaria. Izena emateko aukera zabalik da, Auzotegin edo honako
helbidera idatziz: txantrea@euskalherrianeuskaraz.org. Ikastaroa eta
larunbateko saioaren ondoren eginen duten bazkaria 10€ren truke izanen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario